Prestakuntza Sentsibilizazio Saioa

Nere ustez irakasle taldea sentsibilizatzen hasteko komeniko litzatekeela Web 2.0 eta Eskola 2.0 kontzeptuak argitzea. Azken batez, garbi geratu beharko zaie irakasleei ez dela teknologiaz eta eduki digitalez hornitzeko kanpaina bat, baizik eta, lana  egiteko modua aldatzea , edukiak eta esperientziak partekatzeko jarrera sustatzea, lankidetzan eta komunikazioan oinarritutako ERALDAKETA metodologikoa, hori da Eskola 2.0 proiektua. Ekarpen honek balioko zuen saioa hasteko?

Angel Fidalgo en su blog Innovación Educativa

Xabier Mujika-XM

One Response to “Prestakuntza Sentsibilizazio Saioa”

  1. kea Says:

    Kaixo Xabier,

    Bat nator zurekin eraldaketa metodologikoan oinarritutako aldaketa dela esaten duzunean, baina (beti egon behar da baina bat) gure oraingo lanerako nik uste dut gure lagunek eskertuko dituztela proposamen zehatzagoak egiten baditugu. Adibidez:
    1.- Lehenengoko saioetarako:
    Eskola 2.0 proiektuaren zergatia (ahal bada), zentzua eta gauzatzea (ekipamendua eta honen funtzioa).
    Parte hartuko duten irakasleen datuak eskatu (aurretik egin ez badugu) eta aurreezagupen maila aztertu (inkesta dela edo ez dela), batez ere e-postaren erabileraren ingurukoa.
    Azken puntu honen emaitzen arabera e-postaren erabilerari buruzko saio bat antolatu, helbide libreta bat osatu eta bertan taldeak sortu, agian G-Mail bezalako zerbitzu batean alta eman (Google Docs erabili behar bada gomendagarria izan daiteke) eta bide batez honen erabilera.
    Antolakuntza aholkuak: plataforma martxan jartzen den bitartean zer erabiliko den denon artean harremanak mantentzeko (e-posta, Google Groups, Elkarrekin, etab…) eta kasua kasu aukeratutakoaren erabilera azaldu.

    Eta horrela laupabost saio osatu arte.

    Victorrek komentatzen zuen Euskadin Zehar proiektuarekin hastearena, nik berriz arazoak baino ez diot aurkitzen: batetik, zenbait irakasleentzako nahikoa izango ez balitz proiektu honetan parte hartzera derrigortuta egotea, gainera halako proiektu batean parte hartzera behartzen ditugu; bestetik, proiektua saldu den moduan oso lotuta dago ekipamenduarekin, eta hau, oker ez banago, Otsailaren bukaera arte ez da izango ikastetxeetan (ver para creer), ikastetxeen barruko antolaketa (Informatika gelaren erabilera) egina dago jadanik eta ez dakigu denek erabiltzeko aukera izango ote duten ala ez. Ez dut bide honetatik jarraituko, baina goizean komentatu dizudan bezala ez dakit nork baina bateren batek esan egin behar du nondik hasi eta nola hasi bestela eromena izango da proiektu hau ezagutzen duzu esaera zaharrak dioena “zenbat buru hainbat aburu”, eta, nire ustez, hauxe da hain zuzen ere saihesten saiatu behar garena, irudi bateratu bat eman behar dugu.

    Beno nahikoa gaurkoz, bihar gehiago eta auskalo nolakoa (hobeagoa edota txarragoa), gero arte,

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.